Gipuzkoak bidali dio Bizkaiari zaborra eramateko eskaria

2012ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak eskaera bat sinatu du, Gipuzkoako 25.000 tona hondakin Bizkaiko zabortegietara eramaten jarraitu ahal izateko. Akordioa orain lau urte sinatu zuten bi lurraldeek, baina ekainean amaituko da.

Zabor bilketaren arazoaz jakitun, Gipuzkoako Aldundiak hondakinak gaika biltzearen garrantziaz kontzientzia hartzeko kanpaina abiatu du. Herritarrek liburuxka bat jasoko dute etxean hurrengo egunetan. Gipuzkoako 225 milioi kilo zabor eraman zen zabortegietara iaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.