urte hasierako denboraleak

Gipuzkoak milioi bat euroko ezohiko diru laguntza bat onartu du udalei denboraleetako gastuekin laguntzeko

Aldundiak esan du udalek guztira lau milioi euro gastatu dituztela denboraleek sortutako kalteak konpontzeko, horietatik 2,4 Donostiakoak.

Otsaileko denboralearen osteko lanak, Donostian. LIDE FERREIRA, IRUTXULOKO HITZA
2014ko irailaren 25a
11:06
Entzun

Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez, kostaldeko hainbat udalek diru kopuru handiak xahutu behar izan dituzte gastu horiei aurre egiteko. Milioi bat euroko ezohiko diru laguntza horren bitartez gastu horrek udaletan izan dezakeen eragina leundu nahi du.

Aldundiak jakinarazi duenez, Gipuzkoako kostaldeko udalek lau milioi euro xahutu dituzte konponketa lanetan —kopuru hori udalek zuzenean ordaindutakoa da, aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ordaindu dutena alde batera utzita—. Lau milioi euro horietatik 2,5 Donostiako Udalak ordaindu ditu.

Ezohiko diru laguntza hori izango da konponketa lanetarako, errepide eta bideen ekipamendu eta instalakuntz eta zerbitzu publikoen azpiegiturak berritzeko eta mantenimendua egiteak sortutako gastuak ordaintzeko. Proiektuak idazteko eta lanak zuzentzeko ere baliatu ahal izango da.

Aldundiak gastuaren %33 ordainduko du gehienez, eta erakunde bakoitzeko, gehienez, 500.000 euro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.