Gipuzkoako Ogasun zuzendari Xabier Olanok adierazi du Gipuzkoari zigorrik ezartzen bazaio ikusi beharko litzatekeela nor litzatekeen horren arduraduna eta nork ordainduko lukeen.
Olano Luxenburgon izan da, eta gogorarazi du diru guztia itzuli zela ebazpena jakin ostean. Horregatik, bere ustez “zentzuzkoena” zigorrik ez izatea da. Baina “ikusitakoa ikusita eta errealista izanda, pentsatzekoa da zigorren bat izango duela”.
Beharrezkoa iruditzen zaio zigorrik egonez gero, ondo aztertzea zein izango litzatekeen arduraduna eta nork ordaindu beharko lukeen.