Arestian aipatutako sindikatuen arabera, gizartea aldatzen ari da eta hezkuntzak aldaketak behar ditu horietara egokitzeko: besteak beste, egnkortasun hitzarmena, lanordu gutxiago izatea eta langile mota berriak sortea eskatzen dute.
Eskari horien aurrean Jaurlaritzak behar bezalako erantzunik ez duela ematen iritzita, lanuztera deitu dute sindikatu horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitateaz besteko hezkuntza publikoa. Gipuzkoan gaurko egin zuten deialdia; Araban etzirako eta Bizkaian hilaren amaierarako.
Orotara, 6.000 irakasle ziren gaur Gipuzkoan grebara deituta zeudenak. Sindikatuek emandako lehen datuen arabera, Gipuzkoako 180 ikastetxe publikoetatik 135etan egin dute bat grebarekin.
Hezkuntza
Gipuzkoako 180 ikastetxe publikoetatik 135ek egin dute bat lanuztearekin, deitzaileen arabera
EILAS, ELA, LAB eta UGTk egin dute grebarako deia, lan baldintza hobeak esaktzeko eta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren "utzikeria" salatzeko. Etzi Araban eta hilaren amaieran Bizkaian izango dituzte greba egunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu