Ezbeharra

Gipuzkoako 67 urteko mendizale bat hil da Pirinioetan

Atzo galdu zen, beste bi lagunekin zihoala. Gaur goizeko 11:15ean aurkitu dute haren gorpua, Panticosan (Espainia)

Ripera harana. PANTCOSAKO UDALA
Unai Mitxelena Balerdi
2023ko uztailaren 21a
15:37
Entzun

67 urteko mendizale gipuzkoar bat hil da Panticosan (Espainia). Atzo galdu zen gizona, eta gaur goizeko 11:15ean aurkitu dute gorpua, Pico de Fazerasko sakan batean. Hileta zerbitzuek eraman zuten Huescako probintziako (Espainia) ospitalera.

Bi lagunekin joan zen mendira. Halako batean, beste bi lagunengandik aldendu zen, eta lagunek ez zuten berriro aurkitu. Horiek abisua eman zuten, eta mendiko erreskate taldeak joan ziren, pertsonak bilatzeko txakurrekin eta Huescako aireko unitateko pertsonalarekin batera. Atzo arratsaldean hasi ziren bilatzen, eta goizaldeko hiruretan gelditu zuten. Gaur goizeanberriro ekin diote bilaketari, eta 11:15ean aurkitu dute gorpua, Pico de Fazeraseko sakan batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.