Pasaian (Gipuzkoa) izan da gaur Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta, hango badia ez ezik, Pasaia bera "biziberritu" egin behar dela esan du. "Biziberritze osoa emateko, kanpoko portuaren aldeko apustuarekin segitzen dugu", adierazi du Olanok. "Hori izango da gure eginbeharrekoa eta, beraz, hori martxan jartzea. Gipuzkoak portu instalazio moderno eta lehiakorra behar du, eta Gipuzkoaren garapen sozio-ekonomikorako balio estrategiko handikoa da portua".
Portuaren eskumena Espainiako Gobernuarena dela gogoratu du ahaldun nagusiak, eta horko proiektuak gauzatzeko eta Gobernuan eragiteko Gipuzkoan "talde bateratua" sortzeko asmoa du Foru Aldundiak.
Pasaiaren biziberritze egitasmoan, "batik bat" Herrera auzoa berritu behar dela uste du Olanok.
Joxe Joan Gonzalez Txabarri Pasaiako portuaren presidenteak lagundu dio bisitan hari. Hain zuzen, Gipuzkoako aurreko ahaldun nagusia da Gonzalez Txabarri, eta bere alderdiak -EAJk, Gipuzkoakoak- ez zuen aurten hautagai aurkeztu Foru Aldundirako; hautsak harrotu zituen erabaki hark. Olano izan zen jeltzaleen zerrendaburua.
Argazkian, Joxe Joan Gonzalez Txabarria eta Markel Olano gaur, Pasaian. (Oarsoaldeko Hitza).
Azpiegiturak
Gipuzkoako ahaldun nagusiak Pasaiako kanpoko portuaren alde daudela berretsi du
Markel Olanori egitasmoa garrantzitsua iruditzen zaio Pasaiaren "biziberritze osoa emateko". Horretarako, Gipuzkoan "talde bateratua" eratu nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu