Gipuzkoako Aldundia, EH Bai, EAJ eta idazleen elkartea batu dira Deiadarrera

2012ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Euskal Idazleen Elkarteak bere egin ditu euskararen ofizialtasun aldarria eta lege gerizaren eskariak, eta bere partaideak deitu ditu larunbatean Baionan egingo den Deiadar manifestazioan parte hartzera. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere parte hartzera deitu ditu euskal herritarrak, gipuzkoarrak bereziki. Euskaldun orori euskaraz mintzatzeko eskubidea bermatu behar zaiola nabarmendu du.

EH Bai koalizioak ere ofizialtasuna onartzea eskatu du, lege eraginkor batekin batera. Frantziako Konstituzioko bigarren artikulua aldatzea eskatu du. EAJk lurralde estatutu bat eskatu du eta, horren barruan, onarpen ofiziala emateko euskarari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.