azpiegiturak

Gipuzkoako Aldundiak aholkularitza enpresa bat kontratatu du Bidegiko kontuak berrikusteko

Neurri horrekin "kontu guztiak" berriro aztertu eta ustez galdutako fakturekin bat datozen argitu nahi du aldundiak.

2013ko martxoaren 19a
18:22
Entzun

Bidegiko faktura batzuk falta zirelako, azalpenak eskatu zizkion martxo hasieran aldundiak EAJri; hark erantzun zuen "beti" hor egon direla paperak. Galdutzat jotzen zituzten fakturak biltegi batean agertu ziren gero, kaxa batean. Larraitz Ugarte aldundiko Azpiegituren diputatuak jakinarazi du aholkuritza enpresa kontratatu dutela.

Horrez gain, Ugartek argitu du Bidegiko zuzendaritzako hiru kideren kaleratzeak "arrazoi objektiboak" bultzatuta izan direla, eta beraz, "bidezkoak" direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.