Gipuzkoako Foru Aldundiak AHT Gelditu! Elkarlanari ukatu egin dio Donostiako Koldo Mitxelenan bihar goizean ematekoak ziren prentsaurrekoaren baimena. Koldo Mitxelena Gipuzkoako Aldundiaren eraikina da. Prentsaurrekoan hainbat etxebizitzetara AHT Gelditu! mugimenduak bidali dituen gutunen inguruko azalpenak ematea zuen xede.
Izan ere, AHT Gelditu! Elkarlanak 800.000 gutun inguru bidali zituen "Eusko Jaurlaritzaren antzeko anagrama batekin, eta bertan AHT-a finantzatzeko herritar bakoitzak 5.000 euro inguru ordaindu behar zituela" zehazten zen, Gipuzkoako Aldundiaren arabera: "Gutunek herritarren artean kezka sortu dute. Besteak beste, pentsiodunek haien diru laguntzak jaitsiera jasango dutela pentsatu dute".
Beraz, "burugabekeria" bat azaltzeko eraikina ez diela utziko nabarmendu du Gipuzkoako Aldundiak. AHT Gelditu! Elkarlanaren jarrera "oso larritzat" jo du Aldundiak.
Hala ere, gutunen inguruko azalpenak emateko prentsaurrekoa emateko asmoarekin jarraituko duela adierazi du AHT Gelditu! mugimenduak; Donostiako Koldo Mitxelena egoitzaren aurrean bihar goizean izango da hori.
AHT
Gipuzkoako Aldundiak AHT Gelditu-ri prentsaurrekoa emateko baimena ukatu dio
Bihar Donostiako Koldo Mitxelenan AHTren aurkako mugimendua egitekoa zen prentsaurrekoaren helburua hainbat etxebizitzetara bidali dituen gutunen inguruko azalpenak ematea zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu