BIDE AZPIEGITURAK

Gipuzkoako Aldundiak EAJ eta PSErekin lotu du AP-1eko ustezko iruzurra

Egin gabeko hiru lanengatik 3,4 milioi euro ordaindu zituen Bidegik, eta auzia ikertzen ari da Azpeitiko Epaitegia.

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 10a
20:19
Entzun

Kasua 2011koa da, eta AP-1 autobideko lanei dagokie. Eraikitzaile batzuekin kontratua sinatu zuten lanak egiteko, eta ordaindu ere bai, baina azaroan egiaztatu zuten egin gabe daudela lanak. Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak esan duenez,  EAJko eta PSE-EEko kide "nabarmenak" daude lanak egiteko dirua jaso zuen ingeniaritza enpresako administrazio kontseiluan.

Diputazioak Agustin Zugasti Arizmendiarrieta Bidegiko zuzendari tekniko ohia, Juan Bautista March Fabregues obra zuzendaria eta Laurena aldi baterako enpresa elkarteko zuzendari Ivan Fernandez de Landa Bercedo eraman zituen auzitara, eta epaileak inputatu egin zituen. Auzia ikertzen ari da Azpeitiko Epaitegia.

Ugartek Kutxabankeko ordainketen auziarekin lotu du AP-1eko lanetan gertatutakoa; esan duenez, bien jatorrian "idatzi gabeko itunak" daude ordezkari politikoak enpresa pribatuetan kokatzeko: "Cabiecesen kasuan, [Mario Fernandezek] oso argi azaldu du zein den metodologia. Eta guk ikusi dugu gure kasuan metodologia bera erabili dela. Bestela, ulertezina da administrazio kontseilu batzuen osaera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.