Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Carlos Urkijok Estatuko abokatuari agindu dio helegitea jartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak gaurko egunez lan egiteko erabakiaren kontra.
Atzo diputazioak iragarri zuen gaur herritarrei arreta eskainiko diela "edozein lan egunetan bezala", Hispanitatearen Eguna "inposatutako jaia" dela, eta Euskal Herria eta herritarren eskubideak ukatzen dituela iritzita.
Helegitean, Urkijok dio diputazioak ez duela eskumenik "izaera nazionaleko jaiak" ezartzeko.