Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako arduradunek bilera bat egingo dute gaur 2.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietako ordezkariekin. Hondakinak biltzeko eta kudeatzeko sistemaren gainean hitz egingo dute. Zero zabor politika lehenesten duela jakinaraziko die diputazioak herriei, eta estrategia horren xehetasunak azalduko dizkie. Herri txikietan hondakinak «modu egokian» kudeatzeko dituzten premiak eta arazoak gertutik ezagutu nahi dituela gaineratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Tolosan egingo dute bilkura, handik gertu baitaude 2.000 herritar baino gutxiago dituzten herrietatik asko.
Gipuzkoako Aldundiak herri txikiekin aztertuko du hondakinen arazoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu