Gipuzkoako Aldundiak ikurrinaren aldeko ekitaldia egingo du hilaren 26an

2014ko apirilaren 15a
16:39
Entzun

Sei metro luzeran, lau zabaleran eta hamalau metroko masta. Gipuzkoako Aldundiak dimentsio horiek dituen ikurrina jarriko du apirilaren 26an bere egoitzan, Gurea, ikurrina ekitaldian. Lelo hori bera daraman plaka bat ere jarriko dute.

Larraitz Ugarte bozeramaileak adierazi duenez, ikurrina da "gipuzkoarren gehiengoa batzen duen sinboloa", eta horren harira antolatu dute ekitaldia. Gipuzkoako ahaldun nagusi izandakoak eta alderdi politiko guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira.

Auzitegi Gorenak Espainiako bandera jartzeko agindu zion Gipuzkoari. Hilaren 27a baino lehen jartzeko esan zion, eta jarri dute dagoeneko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.