euskal herria

Gipuzkoako Aldundiaren aurrekontuetan 101 milioi euroko zuloa aurkitu dutela azaldu du Helena Franco Ogasun diputatuak

Markel Olano ahaldun nagusi ohiak eta Pello Gonzalez Ogasun diputatu ohiak aurrekontuen irakurketa okerrekoa egin dutela erantzun diote Francori. Konprometituta izan arren, 35 milioi euroko gastuak jaso gabe zeuden Francoren arabera. Gainera, aurrekontuetan iragarri baino 66 milioi euro gutxiago biltzea espero dute. Zenbait inbertsio bertan behera utzi beharko dituztela esan du. 

2011ko abuztuaren 31
19:09
Entzun

Markel Olano Gipuzkoao ahaldun nagusi ohiak eta Pello Gonzalez Ogasun diputatu ohiak azkar erantzun diote Helena Frango gaur egungo Ogasun diputatuak gaur goizean egin duen salaketari. Olanok eta Gonzalezek esan dutenez, Francok aurrekontuen okerreko irakurketa egin du, eta euren hitzetan hori "larria" da; arduragabekeriaz jokatu duela adierazi dute.

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak gaur goizean jakinarazi duenez, aurtengo Aldundiaren aurrekontuetan 101 milioi euroko zuloa dago. Francok esan duenez aurreko taldeak ez zuen modu arduratsuan jokatu. "Ez da kalkulu akats bat", zehaztu du. Aurrekontuetan dagoen alde hori osoaren %10 da, eta ondorioz urte bukaera bitartean egitekoak ziren zenbait inbertsio egin gabe utzi beharko dituzte.

Harrokeriaz jokatzea aurpegiratu diote Francori

Ekainean sartu zen Bildu koalizioa Gipuzkoako Aldundian, Aralarren babesarekin, maiatzaren 22ko hauteskundeak irabazi ostean. Harrezkero Aldundiaren azterketa egiten aritu dira. Olanok eta Gonzalezek gaur eman dituen datuak aztertzeko bilera batera deitu ez izana aurpegiratu diote Francori. Harrokeria jokatu duela diote, gainera.

101 milioi eurotako zulo horretan batetik konprometituta egon arren, alegia, egin beharreko gastuak zirela jakin arren, aurrekontuetan jaso gabeko 35 milioi euro daudela azaldu du Francok. Zehazki, Gizarte Ekintzari eta Garraio sailari dagozkio aurrekontuetan jaso ez ziren gastu horiek.

Defizita orekatzeko 73 milioi euroko soberakina dagoela diote Olanok eta Gonzalezek

Zati handi batean txartel bakarraren antolaketari dagokio zuloa Francok esan duenez. EAJkoek, ordea, hori Batzar Nagusietan aurkeztu zutela esan dute, eta Martin Garitano ahaldun nagusiari azaldu ziotela elkarren artean egin zuten lehen bileran. Gainera, 73 milioi eurotako soberakin bat badagoela eta hori estaltzeko zela gaineratu dute.

Bestetik, zergen diru bilketa ikusita, aurrekontuak eguneratu egin dituzte, eta espero baino 66 milioi euro gutxiago jasoko direla uste dute. Francok esan du diru sarreren jaitsiera horretan eragina izan dutela bai BEZaren diru bilketaren jaitsierak baita Espainiako Gobernuak Rover auzia dela eta dagokion dirua hartzen hasteak.

BEZaren diru-sarreren jaitsiera

Francok gaineratu duenez, urteko lehen sei hilabeteetan aurreko urtean tarte berean baino %4,4 diru gehiago jaso zuen Aldundiak zergetan, baina uztailean jaitsiera nabarmena izan da, eta urteko lehen zazpi hilabeteetan iaz tarte berean baino %3,5 gutxiago bildu du. Jaitsiera horretan eragin nabarmena izan du BEZaren diru bilketaren jaitsierak.

Aurrekontuetako zuloa orekatzeko Francok esan du abiatu gabeko proiektuetako inbertsioak utziko dituztela bertan behera, ez proiektuak, eta batik bat errepideei eta bide gorriei eragingo diela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.