Donostiako 2016ko kultur hiriburutzari 1,5 milioitik 350.000 euro ematera igaroko da Jaurlaritza, Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura diputatuak azaldu duenez. %77ko murrizketa aurreko asmoekin alderatuta, beraz. "Ez dira datu ofizialak", gaineratu du Badiolak.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordean egin ditu Badiolak adierazpen horiek. Foru diputatuak dei egin dio Gipuzkoako EAJri hiriburutzaren proiektuarekiko erakutsitako konpromisoa Eusko Legebiltzarrera eraman dezan.
"%77ko murrizketak zalantzan jartzen du proiektua", ohartarazi du Badiolak, eta erantsi du zenbakiak "oso argi eta larriak" direla.