Mingain urdinaren gaitzari aurre egiteko asmoz, probintziako ardi guztiei txertoa jartzea erabaki du Gipuzkoako Diputazioak. 165.000 buru inguru dira guztira. Rafael Uribarren Nekazaritza Garapenerako diputatuak agertu duenez, astelehenean edo asteartean hasiko dira txertoak jartzen.
Uribarrenek nabarmendu du oraingoz eritasunak hasieran antzeman zuten eremuan kokatuta jarraitzen duela, zabaldu gabe; hots, Donostialdean, Oarsoaldean eta Txingudiko eskualdean. Zehazki, Oiartzunen, Errenterian, Lezon, Donostian, Aian, Hondarribian, Andoaoinen eta Hernanin agertu dira mingain urdina duten aziendak. Guztira 33 baserritan atzeman dute; 65 abere daude gaixotasunaren sintomekin eta 39 hil dira -guztiak ardiak-.
Ardiekin amaitu eta gero, bigarren epe batean, abelgorriei jarriko diete txertoa. Uribarrenen arabera, abelgorriek oso sintoma arinak ageri dituzte eta oraindik ez da buru bat bera ere hil.
Bestalde, Jaurlaritzako Nekazaritza sailburua sektoreko eta nekazarien sindikatuetako ordezkariekin bilera egiten ari da gaur arratsaldean, gaitzari nola aurre egin aztertzeko.
MIngain urdinaren gaitza
Gipuzkoako ardi guztiei txertoa jarriko dietela iragarri du Diputazioak
Astelehenean edo asteartean hasiko dira mingain urdinaren gaitzari aurre egiteko neurri hori indarrean jartzen. 165.000 inguru dira probintzia horretako ardiak. Eritasuna ez dela ari zabaltzen ziurtatu du Nekazaritza diputatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu