Gipuzkoako Batzar Nagusiek Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak egin nahi duen hezkuntzaren erreformaren aurka bozkatu dute gaur. PSE-EErena izan da proposamena, eta, testua Bildurekin adostu ondoren, bi horien botoekin eta EAJrenekin eta Aralarrenekin onartu dute. "Wertek frankismo garaiko Espainia berpiztu nahi du". Ebazpenean erreforma atzera botatzeko eskatu dute, eta Eusko Jaurlaritzari horren aurka modu aktiboan agertzeko eskatu diote, "kalitatezko hezkuntza publikoa defendatuz". Lau alderdi horiek salatu dute erreformak eragina izango duela euskarazko irakaskuntzan. PPk, berriz, esan du aldaketa bakarra izango dela bermatu egingo duela seme-alabek gazteleraz ikastea nahi duten gurasoen nahia.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Werten erreformaren aurka, PSE-EE, Bildu, EAJ eta Aralarren botoekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu