Herri galdeketak

Gipuzkoako Batzar Nagusiek herri galdeketak babestu dituzte

EAJ eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu dute ebazpena. Ahal Dugu abstenitu egin da, eta PSE-EEk eta PPk aurka bozkatu dute.

Hodei Iruretagoiena
2016ko ekainaren 2a
09:05
Entzun

Hiru puntuko agiri laburra onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek, datorren igandean hainbat herritan egingo diren geldeketei babesa emanez. "Erabakitzeko eskubidea gauzatzea demokraziaren agerpen gorena" dela azpimarratu dute, eta horregatik babesten dituztela galdeketak. Era berea, galdeketa horietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Agiria EAJ eta EH Bilduko batzarkideen aldeko botoekin onartu dute.

Alderdi guztiak, baina, ez dira iritzi berekoak. PSE-EEk eta PPk ebazpenaren kontra bozkatu dute, eta Ahal Dugu abstenitu egin da; "ezin da erabakitzeko eskubidea aipatu eredu sozialari erreparatu gabe", esan du Juantxo Iturria Ahal Dugu-ko boremaileak.

Independentziaren inguruko eztabaidak "erradikalismoak eta populismoak" elikatzen dituela argudiatu du Juan Carlos Cano PPren bozeramaileak, eta Eneko Andueza PSE-EEkoaren irudiko, eztabaida ez da "herritarren arazo errealen ingurukoa".

Xabier Olano EH Bilduko bozeramailearen irudiko, "demokrazian sakontzeko ariketa da, herritarren hitza praktikan jartzea". Eta EAJko Maria Eugenia Agirrezabalagaren esanetan, "herri honek bere egitura politikoa demokratikoki erabakitzeko eskubidea du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.