euskal herria

Gipuzkoako batzarkideak ez dira ados jarri Jauregiren monolitoaren erasoaren inguruan

PSE-EEk eta PPk ez dute babestu Lohitzune Txarolaren adierazpena; bai, ordea, Bilduk, EAJk eta Aralarrek.  Batzarkideekin elkarrizketa eta negoziazioa bultzatzen jarraituko duela nabarmendu du Txarolak.

2011ko uztailaren 8a
19:46
Entzun

Gipuzkoako Batzar Nagusietako alderdiak ez dira ados jarri gaur Juan Mari Jauregi ETAk hildakoaren monolitoari aurreko astean egin zioten erasoaren inguruan adierazpena onartzeko. PSE-EEk asteartean mozioa erregistratu zuen Batzar Nagusietan eztabaidatzeko, eta Lohitzune Txarola presidenteak adostutako adierazpena izatea proposatu zuen, eta adierazpen hori aurkeztu du.

Gaur goizean PSE-EEk eta PPk ez dute adierazpena onartu; bai, ordea, Bilduk, EAJk eta Aralarrek. Txarolak penaz hartu du adostasuna lortu ez izana, baina egun hauetako elkarrizketa saioa baloratu egin du, eta talde guztiek egin duten ahalegina azpimarratu du. Gainera, batzarkideekin elkarrizketa eta negoziazioa bultzatzen jarraituko duela iragarri du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.