"ETAk euskal gizartearekiko eta hark aurrera egin dezan ahalegin isilean ari direnekiko sentitzen duen fanatismo mailaren, intolerantziaren eta erabateko mespretxuaren beste adierazpen bat da", dio Confebasken gaitzespen agiriak.
Erasoak jasan dituzten bi enpresetako arduradun eta langileei elkartasuna adierazi die patronalak, eta aurrera egiteko animoak eman dizkiete.
Atentatuak
Gipuzkoako bi enpresaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu Confesbaskek
Ormaiztegiko eta Usurbilbo enpresa banak atzo jasan zituzten atentatuak gaitzetsi ditu Confebask patronalak. Confebasken arabera, "ETAk euskal gizartea mepretxatzen" duen seinale dira eraso horiek biak. Halaber, ETAk mehatxatutako enpresei meritu handia dutela aitortu die patronalak. Indar txikiko lehergailu banak eztanda egin zuten atzo goizaldean Ormaiztegiko Imeguisa eta Usurbilgo Ventanas San Miguel enpresetan. Ez zuten inor zauritu eta kalte material txikiak eragin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu