Heldu den urterako espero zen Deskargako bidesaria martxan jartzea. Hala izango ote den galdetuta, ezetz erantzun du Larraitz Ugarte diputatuak, ez dutela bidesaririk jarriko. Aldundiak harturiko azken akordioen berri emateko prentsaurrekoan egin du jakinarazpena Ugartek, eta adierazi du bidesariei buruzko eztabaida ez dela hemengoa soilik, Europako herrialde frankotan ere aski errotuta dagoela.
Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek eginak dituzte aurretik ere horrelako adierazpenak, Deskargan bidesariak jartzearen aurkakoak. Ofizialki, baina, hartu gabe dute oraindik ere behin betiko erabakia.