Gipuzkoako EAJren oharra

2013ko otsailaren 6a
18:18
Entzun

Gipuzkoako proiektu estrategikoek lehentasuna izaten segitu behar dute erakunde guztientzat

"Gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko eta Gipuzkoaren lehiakortasun baldintzak sendotzeko, lehen mailako erronkak dira Gipuzkoako proiektu estrategiko horiek, hala nola, Pasaialdea erabat biziberritzea eta Kanpoko Portua eraikitzea, Abiadura Handiko Trena, Tabakalera edo Donostialdeako trenbide sarea bezalako mugikortasun behar anitzei eman beharreko erantzunak.

Pasaialdea osorik garatzeari buruz, gaur egungo eta etorkizuneko jarduera ekonomikoa kanpoko portura lekualdatzeak ekarriko du badiaren biziberritzea. Aldi berean, argi dago datozen urteotan, badiaren biziberritzea eta ondorengo garapen urbanistikoa, eta portuko jarduera ekonomikoa bateragarri egin beharko direla gaur egungo eremuan.

Pasaiako portuari eskumen hori duen erakundeak —Espainiako Gobernuak— aplikatu dizkion aurrekontu murrizketak eta erabakimen ezak,  ez dute gaurko eta biharko bultzatutako proiektu multzoen izaera estrategikoa baliorik gabe uzten. Premiazkoa da Pasaia eta Bilboko portuen kudeaketa Eusko Jaurlaritzari transferitzea, bai politikoki, bai ekonomikoki eta gizarte ikuspuntutik ere.

Krisi ekonomikoak herri politiken lehentasunari eragiten dio eta baliabideak maximizatzerakoan esfortzua egitera behartzen du herri administrazioa. Baina, proiektuak estrategikotzat jotzeak esan nahi du, hain justu, azpiegitura horiek direla irtenbidearen zati bat herri bezala eta lurralde bezala aurrera egiteko. Krisitik ateratzeko lehiakortasun faktoreak dira azpiegitura estrategiko horiek.

Urte asko daramagu Gipuzkoako azpiegitura estrategiko handien inguruko adostasun nabarmenarekin; aktore politiko eta sozialen artean, urte askotan eraikitako hitzarmen sozial eta politikoa izan dugu eta horrek isla izan du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen ekimen politiko instituzionalean, erronka horiei aurre egiteko beharra sutsuki eta etengabe planteatuz.

Gure ustez, funtsezkoa da proiektu horiek aurrera eramatea eta dei egiten diegu erakunde guztiei, Gipuzkoan urte luzez itxaroten ditugun helburuak lortzeko elkar lanean aritu daitezen. Horri uko egitea, Gipuzkoa lehiakor, moderno eta jasangarriari uko egitea litzateke".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.