EAko zuzendaritza nazionalak Jesus Mari Larrazabal nahi du Gipuzkoako zerrendaburu EAEko hauteskundeetarako, baina herrialdeko EAko zuzendaritzak baztertu egin nahi du aukera hori, gustukoa ez duelako, Efe berri agentziari esan dionez. "Ez da Gipuzkoako EAko profilekoa", diote bertako arduradunek.
EAk hasiera batean Mikel Irujo Komunikazio arduraduna nahi zuen herrialdeko zerrendaburu, baina Gipuzkoako zuzendaritzak esan zuen aukera hori ere ez zuela gustukoa.
Gaur egingo dute Batzar Nazionala, Gasteizen, zuzendaritza nazionalaren proposamenak bozkatzeko. Bizkaiko zerrendaburu Unai Ziarreta alderdiko lehendakaria proposatuko dute eta Arabako buru Rafa Larreina legebiltzarkidea.
EHUko irakaslea da Larrazabal, eta iaz Espainiako hauteskundeetan Gipuzkoako zerrendan joan zen, bigarren tokian. "Gipuzkoan alderdiaren egoera ez da eredu, barruan gorde behar ziren gauza asko eraman direlako komunikabideetara", esan du Larrazabalek gaur Euskadi Irratian.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bozak martxoaren 1ean izango dira.
Politika
Gipuzkoako EAk ez du herrialdeko zerrendaburu nahi Jesus Mari Larrazabal
Alderdiak gaur egingo du batzarra, Gasteizen, zuzendaritza nazionalak EAEko hauteskundeetarako egindako proposamenak bozkatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu