Gipuzkoako parrokoen %77ak —horien artean hamalau artzipresteetatik 11k—, Jose Ignacio Munilla gotzain izendatzearekin ez daudela ados esan dute, eta kaleratutako idatzian arrazoiak eman dituzte: "Gehiengo zabal batek idatzi bat sinatu du izendapenarekin desadostasuna eta gaitzespena adieraziz". 110 erretoreetatik 85ek sinatu dute oharra; guztira 131 apaizek.
"Saminez eta kezka handiz" hartu dute Munillaren izendapena Gipuzkoako Eliza zuzentzeko, eta bera izendatzeko "azpi-asmoa eta prozedura salatu" dute. "Deitoratu egiten dugu hain garrantzitsua den arazoa aurrera eramateko gure Elizbarrutiaren eta beraren erakunde pastoralen sentimena aintzakotzat hartu ez izana eta errespetatu ez izana".
Elizbarrutiko lan ildoetatik "urrun" dago Munillaren jardura apaizok esaten dutenez. Horregatik uste dute ez dela pertsona egokia Gipuzkoako gotzain izateko.
Orain arte landu duten ildo beretik jarraituko dutela ere adierazi dute apaizok: "Elizarekiko maitasunak eta gure herria zerbitzatu nahiak eraginik, behin eta berriz diogu, gure kristau-elkarteen aurrean, urte hauetan egin ditugun hautapen pastoralei eutsi nahi diegula, eta horien arabera jarraitu lanean".
Eliza
Gipuzkoako Elizbarrutiak Munillaren izendapena salatu du
"Saminez eta kezka handiz" hartu dute Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzain izendatzea, Gipuzkoako Elizbarrutiko elkarteko ordezkari gehienek, eta aukeraketan parte hartu ez izana ere kritikatu dute idatzi batean. Ohar hori 110 erretoreetatik 85ek sinatu dute, eta hamalau artzipresteetatik 11k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu