errausketa plantak

Gipuzkoako errausketa planten aurkako plataformak dio errausketa plantak interes ekonomikoengatik egin nahi dituztela

Gipuzkoako errauste planten aurkako platafomak salatu duenez, interes ekonomikoengatik eraiki nahi dituzte Gipuzkoan bi errauste planta. EAJk, EAk, PSE-EEk eta PPk egindako "burnizko hitzarmena" salatu dute eta esan dutenez "gertatzen dena gertatzen dela" proiektua burutzeko asmoa dute alderdi horiek. Bihar egingo den "errausketaren aurkako egunera" joateko deia egin dute, baita Donostian larunbatean egingo den manifestaziora joatekoa ere.

2004ko uztailaren 13a
14:55
Entzun
Gipuzkoako errausketa planten aurkako plataformak gaur, Donostian, prentsaurrekoa eskaini du. Bertan, Gipuzkoan bi errausketa planta eraikitzeko ekimena interes ekonomikoek bultzatzen dutela azaldu du plataformak. EAJk, EAk, PSE-EEk eta PPk egindako "burnizko hitzarmena" salatu du plataformak. Alderdi horiek "gertatzen dena gertatzen dela" proiektua burutzeko asmoa dutela adierazi du plataformak. Eraikiko diren errauste planta bi horietatik bat Txingudiko eremuan eraikiko dute eta, bestea, eraikitzeko eremua uztailaren 19an erabakiko dute.

Plataformaren bozeramaile Mikel Izagirrek errausketa planten eraikitzearen kontrako mobilizazioetara joateko deia egin du. Bihar, "errausketaren kontrako eguna" europako mugimendu ekologistek antolatu dutela eta, Gipuzkoako udaletxeen aurrean kontzentrazioak egingo dituzte. Larunbatean, berriz, Donostian manifestazio bat egingo da Foru Aldundiaren aurrean amaituko dena.

Mikel Izagirrek azaldu duenez, eztabaida ez da "non" eraiki behar den errausketa planta. Baizik eta, bere ustez, errausketa planta horiek osasunari eta ingurugiroari eragingo dioten kaltea da eztabaida gaia. Horrez gain, "errausketari alternatibak" badaudela esandu Izagirrek, horien artean, biometanizazioa edo birziklatzea, europako beste hirietan aplikatzen hasi direnak. Gipuzkoan "bidea alderantziz" zergatik egiten ari den galdetu du Izagirrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.