Gipuzkoako etengabeko arreta guneetan, grebarako prest
DONOSTIA. Gipuzkoako etengabeko arreta guneetako langileak greba egiteko prest daude, lan hitzarmenaren inguruko egoera aldatzen ez bada. Bizkaikoek astebeteko greba hasiko dute gaur, eta Gipuzkoako langileek bozketa egin zuten, atzo. Gehiengoa greba egitearen alde agertu zen. Beraz, egoera aldatu ezean, greba bateratua deituko dute: «Zentroak itxi dituzte, ordutegiak murriztu eta langileei lan karga ikaragarriak jarri. Ezin da onartu», salatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu