Gipuzkoako ezker abertzaleko hainbat hautetsik Gipuzkoako Diputazioak eta Donostiako Udalak Zubietan (Gipuzkoa) eraiki nahi duten errauste planta gogor salatu dute: "Mozorro ekologikoa janzten duten arren, hitzetik hortzera birziklatze hitza erabili arren, prest dira errauste planta toxikoa Zubietan eraikitzeko".
"EAJ eta PSE-EE herritarren osasuna arriskuan jarriko duen azpiegitura erraldoia inposatzen eta gure seme-alaben etorkizuna kolokan jartzen ari dira", hautetsi horien arabera.
Iragan ekainaren 2an, Diputazioaren ekimenez Gipuzkoako hondakinen partzuergoaren estatutuak aldatzeko prozedura abiatu zen, "udalen autonomia erabat mugatzeko eta errauste plantaren finantziazioa blindatzeko".
Atez ateko bilketaren alde
Zaborraren auziari irtenbidea emango dion "konponbide natural eta osasuntsua" atez ateko bilketa dela adierazi dute, "ingurumena errespetatu eta gure osasuna zainduko duena".
Sistema hori Usurbilen (Gipuzkoa) dagoeneko martxan dago, eta "arrakasta handia" izaten ari da, ezker abertzaleko kideen iritziz. Alternatiba hori Gipuzkoako Diputazioak saihestu nahi duela gogorarazi dute.
Gizartea
Gipuzkoako ezker abertzaleko hainbat hautetsi Zubietako errausketa plantaren aurka agertu dira
"EAJ eta PSE-EE herritarren osasuna arriskuan jarriko duen azpiegitura erraldoia inposatzen" ari direla salatu dute. Gipuzkoako Diputazioak udalen autonomia mugatu nahi duela, eta zaborraren arazoa konpontzeko bide bakarra atez ateko bilketa dela gogorarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu