EKONOMIA

Gipuzkoako Foru Aldundia BEZa igotzearen aurka dago

Neurria Espainiako gobernuak "behartuta" hartu duela jakinarazi du Aldundiak. Beraien aburuz, egungo egoera gainditzeko "bide bakarra" burujabetza ekonomikoa lortu, eta Euskal Herriko interesen aldeko sistema fiskala eratzea da. 

2012ko abuztuaren 31
18:50
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundia "ez dago bat ere ados" BEZ zerga igotzearekin eta neurria Espainiako gobernuak "behartuta" hartu duela jakinarazi du. Era berean, Euskal Herriko interesen aldeko sistema fiskal bat eratzeko helburuz, burujabetza ekonomikoa berreskuratu nahi duela adierazi du Aldundiak. 

Kontutan izan behar da, Aldundiek ez dutela BEZa eta zerga bereziak arautzeko eskumenik, eta Estatuak ezarritakoa jaso eta aplikatu beharra baino ez dute. Hori dela eta, egungo egoera gainditzeko "bide bakarra" burujabetza ekonomikoa lortzea dela diote Gipuzkoako Foru Aldunditik. "Soilik hori lortuta erabaki ahal izango baitu Euskal Herriak beraren interes aldeko sistema fiskal bat".

Aldundiaren ustez, krisi ekonomiko betean ez da egokia ez komenigarria zeharkako zergak handitzea. Neurriaren izaera erregresiboa dela eta, zergadun guztiei tratu bera eskaintzen die, modu berean, haien egoera ekonomikoa kontuan hartu gabe. Horrek guztiak baliabide gutxien dituzten pertsonak eta familiak kaltetzen ditu, diru-sarrera gehiago bideratu behar baitituzte zergak ordaintzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.