KORRIKA

Gipuzkoako Foru Aldundiak 20.000 euro emanez lagunduko du Korrika

Foru diputatu guztiak lasterka ariko dira hilaren 23an. Egun horretan igaroko da 18. Korrika Donostiatik. Mapa: ibilbidea. [GoogleMaps]https://maps.google.com/maps/ms?msid=211690282425534296572.0004d4ffa1171f0e059b1&msa=0&ll=42.779275,-2.043457&spn=1.419205,2.123108[/GoogleMaps]

2013ko martxoaren 12a
14:54
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak 20.000 emanez lagunduko du 18. Korrika, eta foru diputatu guztiek hartuko dute parte euskararen aldeko lasterraldian. Hilaren 23an igaroko da Korrika Donostiatik, larunbatarekin, eta egun horretan ariko dira Korrika diputatuak.

Korrikaren antolatzaileei harrera egin die gaur goizean Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta bertan eman du laguntzaren berri. "Aldundi honek euskararekin eta helduen euskalduntzearekin duen konpromisoa berresteko" lagunduko du diputazioak diruz Korrika.

Garitanok ohartarazi du hizkuntzarik ez dela hiztunik gabe, eta "helduen alfabetatzearen garrantzia" nabarmendu du. Esparru horretan eginiko lanarengatik eta Korrikaren hemezortzigarren aldia antolatzeagatik, AEK zoriondu du Garitanok.

Etzi abiatuko da 18. Korrika, Andoaindik, eta hilaren 24an amaituko da, Baionan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.