Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euro emanen ditu Kanboko (Lapurdi) Xalbador kolegioa berritzeko. Laguntza horren berri ematen duen hitzarmena izenpetu dute goizean Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Terexa Lekunberri Xalbador kolegioko presidenteak.
Hiru urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euro emanen ditu Kanboko kolegioa berritu ahal izateko. Garitanok azpimarratu duenez, "auzolana beharrezkoa da, Ipar eta Hego Euskal Herriko erakundeetatik laguntza ekartzeko euskarari, Euskal Herri osoan".
Paxkal Indo Seaskako presidenteak eskerrak eman dizkio Garitanori, azpimarratuz horrelako laguntza "funtsezkoa" dela.