Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Baketik-ek hitzarmena egin dute

Diputazioak 100.000 euro emango dizkio aurten "bizikidetza eta bakearen sustapenerako".

2007ko martxoaren 19a
15:38
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Baketik zentroak akordioa izenpetu dute eta zentroak aurten 100.000 euroko laguntza jasoko du. Laguntzaren bidez, gatazken konponbide etikoaren ikasketa prozesua bultzatu nahi dute.

Mari Carmen Marin Giza Eskubideen foru diputatuak, eta Jose Mari Arregi Baketik zentroko presidenteak eta Jonan Fernandez zuzendariak izenpetu dute hitzarmena, Donostian.

Marinek esan du bi erakundeek bat egiten dutela "bizikidetza eta bakearen sustapenean". Fernandezek, berriz, adierazi du hasiera batean euren asmoa zentroko ikastaroetatik 2007 bukaerarako mila pertsona pasatzea zela baina dagoeneko 2.500-3.000 lagunek eman dutela izena. Baketikeko zuzendariaren ustez, Aldundiaren laguntzak "egonkortu" egingo du euren egitekoa.

Baketik iaz sortu zuten, urrian, eta Oñatin (Gipuzkoa) dauka egoitza, Arantzazun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.