Gertakaria

Gipuzkoako Foru Ogasuneko zerbitzuak Errotaburura itzuli dira ekainaren 12an izandako sutearen ondoren

Joan den ekainaren 12an sutea izan zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Sailak Donostian duen Errotaburuko egoitza nagusian. Ondorio larriak izan zituen suteak: bi segurtasun zaindari hil ziren eta Foru Ogasuneko egoitza nagusia osorik hustu behar izan zuten. Gaur Errotaburura itzuli dira Foru Ogasuneko hainbat zerbitzu.

2005eko abenduaren 20a
18:03
Entzun
Foru Ogasuneko zerbitzuetzat eta bertan lan egiten zuten 339 lagunentzat lanleku berriak bilatu behar izan zituzten. Horrela Donostian bertan, behin behineko zazpi lekutan jarri ziren lanean, besteak beste, Foru Jauregian, Sekundino Esnaola kalean, Okendon eta Miramonen.

Pixkanaka Errotaburura itzultzen hasi dira eta gaur ekin diote lehen faseari. Lehenengo hiru solairuak zabaldu dituzte eta guztira 171 langile hasi dira lanean. Bigarren fasea otsailerako aurrikusi dute eta orduan 5. eta 6. solairuak irekiko dituzte. Azaldu dutenez, 2006ko udaberrian eraikin osoa erabiltzeko moduan egongo da. Azken fasea ekainean burutuko dute eta orduan zabalduko dituzte gainerako solairuak. Suteak eragindako gastuak zortzi milioi eurokoak izango dira.

Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak azaldu duenez, zaintza sistemak eta egoitzan gertatzen denaren gaineko kontrola areagotu egin dituzte. Horrela, Foru Jauregitik eta Gipuzkoako Aldundiaren segurtasunaz arduratzen den enpresatik ere izango dute egoitzan gertatzen dena jarraitzeko aukera. Modu honetan larrialdi sistemak ez dira soilik eraikinetik desaktibatuko. Ezbeharra gertatu zen egunean zaindariak berak desaktibatu zuen sistema. Gonzalez Txabarrik adierazi duenez, ekainaren 12an “inork ez zuen zaindaria zaintzen”. Gipuzkoako diputatu nagusiaren esanetan normaltasuna berreskuratzea da orain helburu nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.