Emakumeen kontrako indarkeria

Gipuzkoako guardia zibil bat eta bere bikotekidea hilda topatu dituzte

Salamancako (Espainia) Fuente de Oñoro herrian topatu dituzte, etxean. Guardia zibilaren armaren tiro bana zuten biek, eta gizonezko agenteak bikotekide emakumezkoa hil duela uste da.

2016ko urriaren 20a
07:24
Entzun

Gipuzkoan lan egiten zuen azken urteetan gaur bere bikotekidearekin batera Salamancako Fuente de Oñoro herrian hilda topatu duten guardia zibilak. Indarkeria matxista kasu bat dela uste da, alegia gizonezkoak emakumezkoa hil duela; baina ez dute hala izan denik baieztatu.

Guardia zibilaren armarekin egindako tiro bana dute hildakoek. Eta gainera, 2005ean indarkeria matxista kasu batengatik salaketa jarri zion emakumezkoak guardia zibilari, nahiz eta gero artxibatu egin zuten.

Nolanahi ere, hipotesi bakar bat ere ez dutela baztertzen esan dute Guardia Zibilaren ikerketa iturriek, eta azaldu dute, une honetan aztertzen ari direla sare sozial bateko perfil bat hildako emakumezkoarena den, benetan. Nonbait, bere izeneko perfil batean hil baino ordu batzuk lehenago honako mezua agertu da: "Agur. Barkatuiguzue guztiagatik".

51 urte zituzten biek. Guardia zibila fuentes de oñoroarra zen eta emakumezkoa portugaldarra. Guardia zibila Gipuzkoara destinatu zutenean Salamancako herrian gelditu zen bizitzen emakumezkoa, hain justu, hilda topatu dituzten etxebizitzan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.