HONDAKINAK

Gipuzkoako hondakin biltzaileek greba mugagabera deitu dute maiatzaren 7tik aurrera

Lan hitzarmena epe hori baino lehen ez badute berritzen joko dute grebara. 1.200 langile ingururi eragiten die hitzarmenak.

2013ko martxoaren 13a
13:52
Entzun

Maiatzaren 7rako ez badute lan hitzarmena berritzen, grebara joko dute Gipuzkoako kale garbiketa, zabor bilketa, ibai, hondartza eta portu garbiketa, birziklatze planta, zabortegi eta estolderien mantentze lanetarako langileek.

Jakinarazi dutenez, 2011ko abenduaren 31n utzi zion indarrean egoteari arlo horretako lan hitzarmenak, eta 2012ko otsailean ekin zioten itun berri bat negoziatzeari. 1.200 langileri eragiten die hitzarmenak. ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk, era bateratuan, eskatu dute Espainiako Gobernuak onartutako lan erreforma euren lan hitzarmenean ez ezartzeko eta itun berria urtebete baino denbora luzeagoan izateko indarrean.

Eskatu dute euren soldata KPI kontsumo prezioen indizia adina igotzeko. Bestalde, patronalari egotzi diote lan erreformaz eztabaidatu nahi ez izatea. "Lan erreformarekin 2013ko uztaila baino lehen hitzarmena ez badugu sinatzen, indargabetuta gelditzen da. Beraz, ekintzara pasatzea erabaki dugu", azaldu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.