Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko planik ez duela aurpegiratu dio EAJk Bilduri

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
«Apirila bukatzen ari da, eta Bilduk oraindik ez du ezer proposatu, Batzar Nagusietan. Bi hilabete bakarrik gelditzen zaizkio». Maria Eugenia Agirrezabalaga EAJren GBBko eledunak Bilduri aurpegiratu dio planik ez izatea Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko, eta denbora amaitzen ari dela oroitarazi dio, ekain amaiera arteko akordioa baitute bi aldeek, Bilduk plan bat aurkez dezan. EAJk ohartarazi du biometanizazioa eta Bilduk aipaturiko beste egitasmo batzuk aurreko diputazioak ere aztertu zituela, eta ez zirela egokitzat jo. Bestalde, PSEri leporatu dio planaren atzerapena, sozialistek errauste plantaren aurka egin zutelako hasieran. Bilduk atez atekoa jarriko duen 34 herrietako EAJko zinegotziek bilera egin zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.