Gipuzkoako hondakinen planaren egokitzapenaren egileak

2012ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Bost nazioarteko adituk idatzi dute Gipuzkoako Hondakinen Plan Nagusiaren egokitzapen agiria. Aski ezagunak dira hondakinen kudeaketaren alorrean:

Martin Steiner. Berlingo Unibertsitate Teknikoko Ingurumen Ingeniaritzako ikasketak ditu. Hondakinen kudeaketan eta uraren babesean espezializatua. TBU ingeniaritzako zuzendari nagusia. Aholkularitzan eta ingurumen ingeniaritzako proiektuetan 20 urteko baino gehiagoko esperientzia du. Europako Inbertsio Bankuaren proiektu ebaluatzailea da. Berak gidatu du planaren egokitzapena.

Enzo Favoino. Monzako (Italia) Nekazaritza Eskolako ikerlari eta aholkularia. Diseinuan, gaikako bilketaren optimizazioan, hondakinen ordainketan, konpostatzean, prebentzioan, digestio anaerobikoan eta errefusaren tratamenduan aditua da. Hondakinen gaikako bilketaren Italiako programen aitzindaria. Erresuma Batuan, Irlandan eta Katalunian probako proiektuetan parte hartu du, eta aholkularitza eskaini die. Cappanoriko Zero Zabor ikerketa zentroko batzorde zientifikoko zuzendaria da. Europako Konpostatze Sareko batzordeko kidea da. Hark sortu zuen, gainera, sare hori.

Joan Marc Simon Luma. Zientzia Ekonomikoetako lizentziaduna da, eta Zero Zabor paradigma gauzatzeko aholkularia hainbat proiektutan. Hondakinei, iraunkortasunari, eta Zero Zabor politikei buruzko mintzakidea Europako zenbait forotan. Baliabide, energia, eraginkortasun eta hondakinei buruzko Europako araudian aditua. Europako Zero Zabor mugimenduko zuzendaria eta Zero Waste International Alliance batzordeko kidea.

Laia Valenzuela. Ingurumen Zientzietako lizentziaduna, hiri hondakinen inguruko komunikazio, prebentzio eta kudeaketa aholkularia da. Hiri hondakinetako zati organikoaren kudeaketa deszentralizatuan eta udal kudeaketan aditua. Kataluniako lehen esperientzia deszentralizatuaren arduraduna.

Frederic Puig Magrinya. Ingurumen Zientzietako lizantziaduna, Spora Serveis Ambientals enpresaren sortzaileetako eta zuzendarietako bat. Hondakinen kudeaketako aholkularia. Gaikako bilketaren eraginkortasuna hobetzeko bideragarritasun azterketetan aditua. Zati organikoaren kudeaketa deszentralizatuan eta udal kudeaketan aditua. Kataluniako lehen esperientzia deszentralizatuan parte hartu zuen. Oihal hondakinen kudeaketa integralaren proiektuan parte hartu du Katalunian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.