English Speaking Union Fundazioak teknologia berriak erabiliz egindako ingelesezko ikasmaterialik onenak saritzen ditu urtero, eta aurten Gipuzkoako Ikastolen Elkarteari emango dio saria, Space Search CD interaktiboagatik. Ingelesa ikasteko programa hori joko bat da funtsean. Hain zuzen ere, bost planeta sistematan T.Sol Niecaps kapitaniaren eskifaia aurkitu behar dute jokoaren erabiltzaileek, eta, bide batez, ingelesa ikasten dute. CDa Ikastolen Elkartearen Eleanitz programaren barruan landu dute.
Aipatutako fundazioa 1918an sortu zen, munduan zehar ingelesaren zabalkuntza bultzatzeko. Ikastolen Elkarteari eman dioten saria Edimburgoko dukeak Elizabeth II.a Erresuma Batuko erregin eta estatuburuaren senarrak bultzatuta sortu zuten 2003an. Itziar Elorzak eta Dianak Lindsayk gidatu dute CD Roma osatzeko prozesua.
Hezkuntza
Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak ingelesa ikasteko egindako CD Rom bat saritu dute Londresen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu