Herri horietan baliogabetutako plataformek gehiego osoa lortu zuten, Itsasondon izan ezin— han bozen %48a berenganatu zuten—. Legez ateratako EAJ-EAko 34 zinegotzik eta PSE-EEko batek beraien karguak hartzeari uko egin zioten, eta beraz, aurreko udalek jarraitu zuten aurrera, "jarduneko" egoeran. Beraien egoera egonkortzeko eskatu dute orain, ez dutelako "bigarren mailako instituzio" gisa jarraitu nahi.
Horretaz gain, hauteskundeetan "herritarrek hartutako erabakia errespetatzeko" eta egungo udalbatzarraren "legitimitatea" onartzeko ere eskatu dute.
Espainiko Fiskalak Guardia Zibilari egindako informazioa eskaera dela eta "ezkutatzeko ezer ere ez" dutelaazaldu dute, eta "Itun antiterrorista bertan behera uzteko" eskatu diete PSOErieta PPri.
Politika
Gipuzkoako "jarduneko" bost Udalek egoera egonkortzeko eskatu dute
2003an EAEko Udal hauteskundeak izan zirenetik, aurreko legegintzaldiko ordezkariekin "jarduneko" Udal gisa aritu dira Irura, Leaburu, Aizarnazabal, Itsasondo eta Hernialdeko Udalak. Herri horietako plataformak baliogabetu egin zituen Espainiako Justiziak, eta legez zinegotzi eta alkate izatea egokitu zitzaienek uko egin zien beraien postuei. Beraz, aurreko legegintzaldiko kargudunek jarraitzen dute Udaletan, "jarduneko" egoeran. "Bigarren mailako instituzio" izaten ez dutela jarraitu nahi, eta beraien egoera egonkortzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu