Bihar da Espainiako konstituzioaren eguna, eta, horren harira, adierazpen bat egin du PSE-EEk Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Horren arabera, konstituzioa "egokitu" egin beharra dago erakundeak "indartu eta berriz legitimatzeko".
Espainiako egungo konstituzioa defendatu du PSE-EEk, haren gerizpean "Euskadik autogobernu zabal bat" garatu duela argudiatuta. Autogobernu sistema "sakondu, berritu eta hobetu" beharra dagoela uste du PSE-EEk, betiere "Zuzenbide Estatuaren arauekiko errespetu osoan oinarrituta".
Testu konstituzionalak ezin direla "behin betikoak" izan uste du alderdiak, eta Espainia estatu federal bat izatearen alde egin du.