Gipuzkoako sei bankutan lapurtzeagatik, atxilo
DONOSTIA. Azken asteetan ustez Gipuzkoako hainbat herritako banketxeetan sei lapurreta egin dituen gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Ertzaintzak Donostian. Azken lapurreta herenegun egitea egozten diote, Andoaingo banketxe batean. Lanean ez zeuden ertzain batzuek ezagutu zuten Kontxako pasealekuan zihoala. Atxilotu ostean, haren autoa miatu zuten, eta bertan pistola bat aurkitu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu