Donostiako 1. Administrazioarekiko auzietako epaitegiak eman du agindua, bere iritziz “neutraltasun politikoa konprometitu” eta "ideologia zehatz baten alde" egiten dutelako. "Terrorismoaren biktimen duintasun eskubidea urratzea" ere egotzi diete.
Udalen aburuz, errekurtsoa “onartezina” da, eta ez ditu objetibotasuna eta neutraltasuna kaltetzen. Alegiako Udalak jakinarazi du kartela udal gobernua jardunean hasi aurretik zegoela. Astigarragako Udalak “herri askotan dagoen nahi bat islatzen” duela aipatu du, eta eraikin aurrealdean askotariko gaien inguruko sentikortasuna helarazteko erabiltzen dutela. Urretxuko Udalak esan du eskubide hori “legitimoki” erabili dutela.