Zabor bilketa

Gipuzkoako zabor bilketaren greba bertan behera utzi dute, aurreakordioa eginda

Lan ituneko soldaten igoerari buruzko aurreakordio bat lortu dute sindikatuek eta patronalak, eta Gipuzkoan kaleak garbitzeko eta zaborrak biltzeko antolatua zuten lanuztea bertan behera utzi dute langileek.

2017ko abenduaren 19a
20:13
Entzun

Sindikatuek eta patronalak gaur arratsaldean adostu dituzte baldintzak. 2016ko soldatari dagokionez, KPIa igoko diete; 2017koan, KPI+%0,1; eta 2018an eta 2019an KPI+%0,2. Lau urteko iraupena izango du, beraz, akordio berriak.

Itunak lau urteko iraupena izatea langileek eskatzen zuten baldintzetako bat zen lan itunak lau urteko iraupena izatea. Soldatei dagokionez, berriz, patronalak orain arte ez du onartu KPI+%0,1 baino igoera handiagorik.

Langileek greba deialdiarekin mehatxu egin zuten, eta bere astearte gauerdian hastekoa zen. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek zoriondu egin dituzte langileak, lortutako baldintzengatik, eta borrokarako erakutsitako jarreragatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.