Gipuzkoako zabortegiak ixteko mozioak aurkeztuko ditu EAJk
DONOSTIA. EAJk mozioak aurkeztuko ditu Gipuzkoan dauden hiru zabortegiak ixteko. «Aurreko legegintzaldian hartu zen horretarako konpromisoa», adierazi du EAJko batzarkide Arantza Tapiak. Gainera, salatu du Bilduk Zubietako errauste plantaren proiektua geratzea «alderdi gehienek azaldu dugun borondateen aurka joatea» litzatekeela. Beraz, proiektuaaurrera ateratzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu