Gizartea

Gipuzkoako zahar etxeetako grebaren "balorazio oso positiboa" egin du ELAk

Soldata igoera, atsedenaldi ordaindua eta ratio hobeak eskatzen dituzte sektorerako.

Donostian egin duten elkarretaratzea. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2018ko irailaren 28a
18:35
Entzun

22 hilabete negoziatzen egon ostean emaitzarik ez dagoela ikusita, grebara jo dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek. ELAk egin du grebarako deia, eta sindikatuak berak "oso baikor" hartu du eguna. Eguerdian elkarretaratzea egin dute Donostian, eta Txomin Lasa bozeramaileak esan du behin-behineko daturik ez badute ere datuak dituzten zentroetan langileen %100 gelditu dela.

Elkarretaratzean azpimarratu du grebarako deia ELAk bakarrik egin duela. Negoziazio mahaian LAB, CCOO eta UGT sindikatuak ere badaude, eta Lasak azaldu du haiekin bilerak egin zituztela. Baina ez ziren ados jarri eskaerekin eta mobilizazio ereduarekin. "Sektoreko langileen %60 baino gehiago ordezkatzen ditugu, eta uste dugu gure ardura dela aurreneko urratsa egitea. Beti eskua luzatuta, baina sektorean oso indartsu gaudela ahaztu gabe".

ELAren arabera, azken bi urteetan ez da izan negoziazioa errealik. Sektorea oso gaizki dagoela nabarmendu du, eta, horregatik, "duintasun pixka bat" eskatu du. Gipuzkoako Diputazioaren "inplikazio erreala" behar da, ELAren esanetan, haren esku baitaude zentroen %90.

Adegiren arabera, berriz, gutxi izan dira grebarako deiarekin bat egin dutenak. %36k egin du, haren datuen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.