Euskal Herria

Gipuzkoako zahar etxeetan greba egingo dute asteazkenetik ostiralera

Gipuzkoako Foru Aldundiak 8,2 milioi euroko eskaintza egin du datozen bi urteetarako, langileen soldatak eta baldintzak bermatzeko. Adegik, ordea, uko egin dio eskaintza horri.

urtzi urkizu
2013ko otsailaren 25a
18:43
Entzun

Gipuzkoako zaharren egoitzetan greba deialdia egin dute ELAk eta LABek asteazken, ostegun eta ostiralerako. Egoitza horietako langileei Espainiako lan erreforma aplikatu nahi diete, eta horrek uztailetik aurrera hileko soldatan 400 euroko jaitsiera ekarriko lieke. Gainera, urtean 200 ordu gehiagoz aritu beharko lukete lanean. Iazko urrian negoziazio mahai bat sortu zuten langileen ordezkarien eta patronalaren artean, baina hilabete hauetan ez dute akordiorik lortu. CCOOk eta UGTk ere greba deialdia egin dute asteazkenerako, baina aparte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 8,2 milioi euroko eskaintza egin du datozen bi urteetarako, langileen soldatak eta baldintzak bermatzeko. ELAren arabera, Adegik uko egin dio eskaintza horri eta lan erreformaren "muturreko" aplikazioaren aldeko apustua egin du.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako Sailak gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu hiru egun horietarako. Egoitzetako pertsonei jaikitzeko eta oheratzeko, osasun laguntza jasotzeko (sendagaiak, sendaketak...), norberaren garbiketa egiteko, elikatzeko eta sendagaiak hartzeko beharrezko zerbitzuak emango zaizkiela erabaki du Gizarte Politikarako Sailak. Halaber, gutxieneko zerbitzutzat hartuko dituzte oinarrizko zeharkako arreta zerbitzuak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.