gizartea

Gipuzkoako zahar etxeetan hirugarren greba eguna dute gaur

ELAk eta LABek jakinarazi dute "beste aurkerarik ez badago" ez dutela albo batera uzten mugagabeko greba bat egitea.

2013ko martxoaren 1a
15:47
Entzun

ELAk eta LABek jakinarazi dute "beste aukerarik ez badago" ez dutela baztertzen muga gabeko greba bat egitearen ideia. Hala ere, erabakia oraindik ez dagoela hartuta gogorarazi dute. Iñigo Zubeldia ELAko bozeramaileak nabarmendu du grebari dagokionean, guztia "oso ongi" joan dela, hasieran zaharren egoitzetako langileek "beldur" pittin bat zutela, egungo egoeran greba bat ongi edo gaizki joan daitekeelako, baina oso ongi joan dela.

Atzo elkarretaratzea egin zuten Donostian, lan erreformaren baldintzak ez ezartzeko eskatuz. Gaur ere hala egingo dute.

Atzo langileen %95ek grebarekin bat egin zutela adierazi zuten. Sindikatuetako ordezkariak "harro" agertu dira erantzunarekin. Iñigo Zubeldia ELAko ordezkariak argitu zuen sektorean dauden 3.800 langileetatik %66 gutxieneko zerbitzuetan egon zirela eta mila langile greban. Haren arabera, gutxieneko zerbitzuetan 650 lagun inguru egon ziren, baina haien asmoa greba egitea zen.

Grebaren lehen egunean sindikatuek ziurtatu zuten grebaren erantzuna %93 izan zela eta horien ia %100 protestan aritu zirela. Adegiren arabera, aldiz, %5eko erantzuna izan zuen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.