Gipuzkoan babesik gabe diren bertako adingabeen kopurua %33 handitu da

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak, azaro artean, babesik gabe dauden bertako 331 adingaberen berri izan du 2011n. Iaz, urte guztian, 255 salaketa jaso zituen diputazioak. Beraz, babesik gabeko adingabeen kopurua %33 handitu da aurten. 331 horiez gain 2010ean salatu zituzten beste 69 gazteren egoerak ere ebaluatu dituzte. Aldundiaren arabera, arlo horretan lan egiten duten taldeak —osasun arloa, hezkuntza eta Polizia— prestatuago daude. Eta herrietako gizarte zerbitzuak ere hobetu dira; horregatik, errazagoa da babesik ez duten bertako gazteen berri izan eta haiengana iristea. Aldundiak, datuak aztertuta, haurren eta nerabeen babeserako zerbitzuaren diru laguntza %13 handitzea erabaki du 2012an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.