Irudia. Eskoriatza
GIPUZKOAN BAI, NAFARROAN AIREAN
AdifEspainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileak abiadura handiko trenaren (AHT) lanekin jarraitzen du. Oraingo honetan, Eskoriatza (Gipuzkoa) eta Aramaio (Araba) arteko zatiaren zubibide bateko lanak amaitu ditu. Zubideak 262 metro ditu luzean. Bestalde, PPko ekonomia gaietarako bozeramaile Vicente Martinez Pujaltek esan du atzeratu egin beharko dutela AHTaren egutegia Nafarroan. NaBai pozik azaldu da horregatik. Yolanda Barcina presidenteak ukatu egin du, eta esan du Espainiako Gobernuak hitzeman diola lanek aurrera jarraituko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu