Atxiloketak

Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan atxilotutako zazpitik sei aske utzi dituzte

Gipuzkoan, Bizkaian, eta Nafarroan aurreko egunetan atxilotutako guztiak aske utzi dituzte gaur, Beotegi izan ezik. Juan Jose Zarautz, Arantxa Sanchez eta Aimar Aiartza aske utzi ditu Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman ere egin gabe. Jose Ramon Unanue, Aimar Guzon eta Ascension Canellada, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk utzi ditu libre. Espainiako informazio agentziek esan dutenez, Jose Luis Beotegiri, inkomunikazioa luzatu diote. Bien bitartzean, Laurence Le Vert eta Marie Antoinette Houyvet Frantziako epaileek kartzelara bidali dituzte Frantziako Poliziak igandean atxilotu zituen 11 lagun.

2004ko urriaren 8a
16:07
Entzun
Juan Jose Zarautz, Arantxa Sanchez eta Aimar Aiartza asteazkenean atxilotu zituzten, Jose Ramon Unanue eta Aimar Guzonekin batera. Lehen hirurak aske utzi ditu gaur Guardia Zibilak, eta Unanue eta Guzon, Andreu epaileak utzi ditu aske, deklarazioa hartu eta gero.

Espainiako Barne Ministro Jose Antonio Alonsok zabaldu zuenez, Aimar Aiartza ETAn sartzeko jendea bilatzen aritzen zen, eta atxilotutako beste hirurak, ETAn sartzeari baietz esan, eta "edozertan hasteko" aginduaren zain zeuden.

Ascension Canellada Larraiotz eta Jose Luis Beotegi Ibañez de Opakua berriz, atzo atxilotu zituzten, Donostian eta Ugaon, hurrunez hurren. Canellada libre utzi du Andreu epaileak, eta Beotegiri, berriz, inkomunikazioa luzatu diote.

Delitu Kriminal berri batengatik auzipetu dituzte Albisu eta Iparragirre

Mikel Albisu, Soledad Iparragirre eta Frantziako Poliziak atxilotutako beste bederatzi lagunak kartzelara bidali dituzte Laurence Le Vert eta Marie Antoinette Houyvet Frantziako epaileek.

Albisu eta Iparragirre aurretik inori leporatu gabeko delitu batengatik auziperatuko dituzte: "helburu terroristadun gaizkile taldeko zuzendari edo antolatzile" izateagatik, hain zuzen. Delitu berri horrekin, 20 urte arterako kartzela zigorra ezartzea posible da.

Beste bederatzi lagunei "helburu terroristadun gaizkile taldeko kide" izatea leporatu diete, eta horregaitik 10 urteko zigorra ezarri diezaiokete, gehienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.