eusko legebiltzarrerako hauteskundeak

Gipuzkoan EH Bilduk bukatu du boto gehien jasotako lehen indar moduan

EAJk Araban bere 8. aulkia lortzeko Espainiako Estatuko mugetatik kanpo herritarren kontaketan 338 botoko aldea kendu behar zion PSEri, baina zazpikoa kendu dio. 

2012ko urriaren 27a
09:38
Entzun

Espainiako Estatuko mugetatik kanpo bizi diren EAEko herritarren 6.801 boto kontatu ditu gaur Hauteskunde Batzordeak, eta igandeko emaitzetik ez da aldaketarik gertatu, ez legebiltzarkideen kopuruan —Araban baino ez zegoen aukera bat, oso txikia—, ez jasotako botoen zerrendan.

Araba

- Espainiako Estatutik kanpoko botoak: EAJk 98 boto jaso ditu, PSE-EEk 91, EH Bilduk 71, PPk 71, Equok 13, UPDk 12, Ezker Anitzak 9, EB Ezker Batuak 4.

- Botoak denera: EAJk 40.116, EH Bilduk 34.193, PSEk 30.358, PPk 29.374, UPDk 5.447, Ezker Anitzak 4.579, Equok 4.287, EBk 2.488.

- Legebiltzarkideak: EAJk 7, EH Bilduk 6, PSEk 6, PPk 5 eta UPDk 1. (EAJk bere 8. lortzeko, PSEri estatutik kanpoko botoetan 338 botoko aldea atera behar zion).

Bizkaia

- Espainiako Estatutik kanpoko botoak: EAJk 571, PSEk 335, EH Bilduk 300, PPk 270, UPDk 59, Ezker Anitzak 47, Equok 22, EBk 18.

- Botoak denera: EAJk 230.140, EH Bilduk 128.707, PSEk 113.483, PPk 70.714, Ezker Anitzak 16.096, UPDk 10.845, EBk 9.814, Equok 4.740.

- Legebiltzarkideak: EAJk 11, EH Bilduk 6, PSE 5 eta PPk 3.

Gipuzkoa

- Espainiako Estatutik kanpoko botoak: EH Bilduk 636, EAJk 471, PSEk 365, PPk 201, Ezker Anitzak 70, UPDk 50, Equok 35, EBk 19.

- Botoak denera: EH Bilduk 115.096, EAJk 114.449, PSEk 68.890, PPk 30.361, Ezker Anitzak 9.630, UPDk 5.321, EBk 5.040, Equok 2.682.

- Legebiltzarkideak: EH Bilduk 9, EAJk 9, PSEk 5 eta PPk 2.

EAE

- Espainiako Estatutik kanpoko botoak: EAJk 1.140, EH Bilduk 1.007, PSEk 791, PPk 542, UPDk 121, Ezker Anitzak 126, EBk 41, Equok 70. 

- Botoak denera: EAJk 384.705, EH Bilduk 277.996, PSEk 212.730, PPk 130.449, UPDk 21.613, Ezker Anitzak 30.305, EBk 17.342, Equok 11.709.

- Legebiltzarkideak: EAJk 27, EH Bilduk 21, PSEk 16, PPk 10k eta UPDk 1 —Araban %3a gainditzeagatik—.

2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Espainiako Estatutik kanpoko 43.660 lagunek izan zuten boza emateko aukera, eta 4.500 kontatu zituzten azkenerako. PSE-EEk azkenean beste legebiltzarkide bat eskuratu zuen estatutik kanpoko botoei esker; boto batengatik, EAri kendu zion.

Aurtengo bozetan estatutik kanpoko 56.640 herritarrek zuten botoa emateko aukera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.